POZOKOETXE PARKE BERRIAREN PROZESU PARTE-HARTZAILEA


Pozokoetxe parke berriaren diseinua bozkatzeko prozesu parte-hartzailearen epea bukatu egin da eta bertan lorturiko emaitzak eskuragarri daude biztanleriarentzat prozesuaren fitxan.

AUZOEGIN 2025


Basauriko Udalak AuzoEgin parte-hartze prozesuaren beste edizio bat jarri du abian ekainaren 22ra arte, udalerriko gune bakoitzera hurbilduta (aurten San Migelera), gure kaleak espazio erosoago eta atseginagoak bihurtzeko asmoz.

Proposamenak aztertzen ari gara. Eskerrik asko parte hartzeagatik. 

ORDENANTZA BERRIEI EKARPENAK


Basauriko Udalak herritarren partaidetzarako prozesu partehartzaile berri bat jarri du abian uztailaren 8ra arte, Eguneko Arreta Zerbitzuaren Ordenantza eta Etxebizitza Komunitarioen Zerbitzuaren Ordenantza berriei ekarpenak egiteko.

ABISUA

Zarataren aurkako Ekintza Planaren Prozesu Parte-hartzailea

Apirilaren 26tik, ostirala, 14:00etatik, apirilaren 29ra, astelehena, udal webgune batzuk gelditu egingo dira mantentze-lanak egin ahal izateko. Geldialdiak honako hauei eragingo die:

  • Egoitza elektronikoa (sede.basauri.eus)
  • Herritarren karpeta
  • Zerga Bulego Birtuala
  • Kultur etxeen webgunea (kultur.basauri.eus)
  • Zirt Zart (zirtzart.basauri.eus)
  • Berdintasuneko webgunea (berdintasuna.basauri.eus)
  • Social Antzokiaren webgunea (socialantzokia.eus)
  • Bono Basauri webgunea (bono.basauri.eus)
Egoitza elektronikoaren geldialdia administrazio-izapideen edo bestelako izapideen eskaeretan eragina dauka, AUZOEGINen proposamenetan besteak beste.

Barkatu eragozpenak

17/04tik 26/04ra zabalik egongo da Basauriko Zarataren aurkako Ekintza Planaren inguruan iritzia emateko prozesu parte-hartzailearen epea.

Hauek dira lehentasun-jarduketa bozkatzeko aurten proposatu diren proiektuak:

  1. Herritarrek kultur etxeetan erabiltzeko ordenagailuak.
  2. Entsegu-aretoei ekipamendu handiagoa ematea.
  3. Kontzertu handi baten programazioa kalean.
  4. Aire zabalean kirola egiteko instalazioak handitzea.
  5. "Ospearen pasealekua", Herriko Taldeen kuadrilla bakoitzak lurrean izar bat duela.
  6. Atletismo pistako materialak erosi eta berritzea eta pista berriz pintatzea.
  7. Adinekoen jardueretarako lokalak hobetzea.
  8. Hiri-baratzeak sortzea.
  9. Berdeguneak handitzea, baso autoktonoa sortuz.
  10. Txakurren aisialdirako guneak egokitzea.
  11. Espaloietan mutxardatzeko lanak gehitzea, irristagaitzak izan ez daitezen.
  12. Espaloiak handitzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  13. Espaloietan baldosak konpontzeko lanak areagotzea.
  14. Komun publiko berri bat instalatzea.
  15. Irisgarritasun zaileko eremuetan barandak jartzen jarraitzea.
  16. Udalerriko argiztapena hobetzea.
  17. Bideetako seinale horizontalen mantentzelanak indartzea.
  18. Errepideak asfaltatzeko lanak sendotzea.

Parte-hartzea Gobernu Irekiaren oinarrietako bat da

Gobernu Irekiak herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzen du politika publikoen eraketan. Herritarrek bizitza publikoan eta politikoan parte hartzeak abantaila ugari dakartza, besteak beste:

  • Agenda publikoan sartzeko interesak eta ideiak azaleratzen ditu.
  • Herritarren ezagutza eta esperientzia bideratzen eta aprobetxatzen ditu herria hobetzeko.
  • Erakundeen erabakien zilegitasuna indartzen du.
  • Sistema demokratikoa sendotzen du.
  • Herritarren konpromiso handiagoa lortzen du ongizate komunitarioarekin.
  • Politika publikoen eraginkortasuna handitzen du eta emaitzak hobetzen ditu.

Últimas noticias

Proyecto BBK BEHARI

BBK Behari integra las posibilidades tecnológicas y la capacidad protectora de la comunidad para...

Consecuencias del Cambio Climático en Basauri

Fecha de publicación: 19 de Mayo de 2021 Por Decreto de Alcaldía nº 1735/2021, de 7 de mayo de...

Zonas de protección acústica

El Ayuntamiento de Basauri abre un proceso participativo para determinar en qué zonas del...

Sakatu hemen zure iradokizunak bidaltzeko
Sakatu hemen elkarteen erregistroan alta eskatzeko