AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2022

Aurrekontua egiten parte hartu

Herritarren bozka gehien jaso zuten 10 proiektuak honako hauek dira:

Aurten ere, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ekin diogu, eta jauzi handia egin dugu: oraingoan, proiektu eta ekintza zehatzak proposatu ditzakezu eta, ondoren, lehentasunezkotzat jotzen dituzunak hautatu.

  1. Udalerriko zuhaitz-eremuak zabaltzea eta basoberritzea, eta haietan ingurumen-sentsibilizaziorako panel hezitzaileak jartzea.
  2. Udalerriko parkeetan iturriak jartzea.
  3. Hurbileko produktuen azoka sortzea.
  4. Udalerrian bide-segurtasuna hobetzeko neurriak hartzea.
  5. Eskola-jolastokiak dinamizatzea, zuzendutako jarduerekin.
  6. Barandak jartzea, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko.
  7. Udal-eraikinetan eguzki-panel gehiago jartzea.
  8. Bizkotxalde parkean kirol-kantxa gehiago jartzea.
  9. Herritarrek erabiltzen dituzten udal-ekipamenduetan eta -lokaletan hobekuntzak egitea.
  10. Ludoteka, gaztegune eta kultura-guneetarako material ludikoa eta didaktikoa eskuratzea.
Prozesuaren informazioa bukaerako txostenan...

01. Fasea - Proposatzea

2021EKO EKAINAREN 30 BAINO LEHENAGO Herritarrei proposamenak aurkeztea. Proposamen baliogabeak zerendatik kendu dira, arrazoi hauengatik: Biztanleen erroldarekin kontrastatzeko behar den informazioa ez sartzeagatik. Pertsona ez dagoelako udalerrian erroldatuta edo 16 urte ez dituelako. Eduki...

02. Fasea - Aztertu eta lehenestea

2021EKO UZTAILEAN ETA ABUZTUAN Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei....

03. Fasea - Bozkatzea

2021EKO IRAILEAN Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko.   III. Faseko Kartela   III. Faseko...

04. Fasea - Gauzatzea

Hautatutako proposamenak 2022ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere.   Prozesuaren emaitzaren...

Noiz

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko ekainaren 30era arte (egun hori barne).

Zer

Proposamenak zehatzak izan behar dira, eta modu argian aurkeztuta egon behar dute. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Gehienez, 40.000 eurokoak izatea.
  2. Honako 6 jarduera-eremu hauekin lotuta egotea: gizartea; gazteria; adinekoak; kultura/hezkuntza; mugikortasuna/irisgarritasuna; suspertze ekonomikoa.
  3. Bideragarriak izatea teknika, zuzenbide eta ekonomiaren aldetik.
  4. Jasangarriak izatea ekonomia eta finantzen aldetik.
  5. Ondorengo ekitaldietako gastu ekonomikoa arriskuan ez jartzea.
  6. Diru-sarrera publikoei ez eragitea, eta ez ematea dirulaguntza edo laguntza ekonomikorik entitate publiko edo pribatuei.
  7. Interes orokorra lehenestea, interes partikularren gainetik.
  8. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea.
  9. Jabetza pribatuko espazioei ez eragitea.
  10. Gaur egun planifikatuta edo gauzatze-fasean ez egotea.

Nola

Proposamenak honako toki hauetan jarritako hautetsontzietan aurkez ditzakezu:
  • Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea.
  • Kultur etxeetan.
  • Artunduagako kiroldegian.
  • Udal Euskaltegian.
  • Marienean.
  • Parte hartzeko postontzietan: udaletxeko metrosarreretan; Los Burrosen; Solobarria plazan; Valentzia kalean, eta San Migeleko Hernán Cortés plazan.