PRIBATUTASUN-POLITIKA
BASAURIKO UDALAk eskainitako zerbitzuen erabiltzaileek, bisitariek eta interesdunek emandako datu pertsonalen tratamendua arautzen du dokumentu honek, Datuak Babesteko Europako Parlamentuaren eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluaren Erregelamendu Orokorrean oinarrituta.
Pribatutasun-politika honen helburua da ezagutzera ematea Udalak zelan bildu, tratatu eta babesten dituen izaera pertsonaleko datuak, interesdunek modu aske eta boluntarioan erabaki ahal izateko ea beren datuak eman nahi dituzten, horretarako prestatutako inprimakien bitartez. Era berean, arautzen da, batetik, interesdunek, iraganean, webgunea ez beste bide batzuetatik emandako datu pertsonalen tratamendua; eta, bestetik, etorkizunean eman ditzaketen datuen tratamendua, Pribatutasun-politika honetan oinarrituta, eta, betiere, datuak ematean espresuki onartutakoarekin kontraesanean ez dagoen bitartean —izan ere, datuak ematean onartutako hura errespetatu egin beharko da, une oro—.
Pribatutasun-politika hau aplikatuko zaio bai BASAURIKO UDALAren zerbitzuetan zuzenean jasotako informazioari; bai erakundearen webgunearen (https://www.basauri.eus/) eta egoitza elektronikoaren (https://sedeelectronica.basauri.eus) bitartez jasotakoari, bai BASAURIKO UDALAren titulartasuneko webgune guztietan bildutakoari.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
BASAURIKO UDALeko alkatea izango da tratamenduari lotutako jarduera guztien arduraduna. Hona hemen berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Kareaga Goikoa 52, 48970 Basauri (Bizkaia)
- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Telefono-zk.: 94 466 300
DATU-BABESAREN ORDEZKARIA
Basauriko Udaleko Informatika Ataleko burua da datu-babesaren ordezkaria. Hauexek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Kareaga Goikoa 52, 48970 Basauri (Bizkaia)
- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Telefono-zk.: 94 466 63 18
-
Datuen Jatorria
Interesdunarengandik zuzenean jasotako izaera pertsonaleko datuak konfidentzialki tratatuko dira, eta BASAURIKO UDALAren titulartasuneko tratamendu-jardueran jasota geratuko dira.
Eta BASAURIKO UDALAk aurrera eramandako tratamendu-jardueren zerrenda jasota geratuko da Tratamendu Jardueren Erregistroan.
Izaera pertsonaleko datuei dagokienez, bakar-bakarrik eskatuko dira titularra identifikatzeko eta egindako eskabidea artatzeko guztiz beharrezkoak direnak. Informazio hori interesdunarenganako leialtasunez, zilegitasunez eta gardentasunez tratatuko du Udalak. Izaera pertsonaleko datuak jasoko dira helburu zehatz, jakin eta zilegietarako; eta datu horiek ez dira tratatuko Tratamendu Jardueren Erregistroan deskribatutakoak ez diren beste xede batzuetarako. Datuak zehatzak, eta, behar izanez gero, eguneratuak izango dira. Horren harira —eta aintzat hartuta datuak zertarako tratatuko diren—, beharrezko neurriak hartuko dira, zehatzak ez diren datu pertsonalak ezabatu edo zuzentzeko.
- Tratamenduaren xedeak
- Legitimazioa: datuak erabiltzeko gaitzen duen lege-titulua
- Datuak gordetzea
- Jasotzaileak
- Jatorria
- Eskubideak