AUZOEGIN 2026
Egoera: Itxita
Datak: maiatzaren 13tik maiatzaren 22ra arte
Hobetuko al dugu batzen gaituena?
Basauriko Udalak AuzoEgin parte-hartze prozesuaren beste edizio bat jarri du abian, udalerriko gune bakoitzera hurbilduta, gure kaleak espazio erosoago eta atseginagoak bihurtzeko asmoz.
AuzoEginen egin ditzakezun proposamenak
Hobekuntza zehatzak izan behar dute Basozelai - Arizgoitiko kaleetan, hiri eta landa-ingurunean, irismen txikikoak (esku-hartze txikiak), udal-langileek (obra-brigadak) gauzatu ahal izango dituztenak. Ez da sartzen obra edo ekipamendu handirik egitea.
Proposamenak bildu ondoren, Udalak horiek baloratu, zehaztu eta hautatutako jarduerak gauzatuko ditu.
Prozesuaren informazioa bukaerako txostenan...
Nork har dezake parte?
16 urte edo gehiago dituen edozein pertsona, Basaurin erroldatuta dagoena
Nola helarazi zure proposamenak?
- Auzoan jarritako eta prozesuaren logotipoarekin identifikatutako postontziak: Ariz Dorrea, Lehendakari autobus-geltokia, Valentzia kaleko Metro geltokia, Katalunia kalea 52 eta Leon kalea (igogailuaren ondoan).
- Hautestontziak Udaletxeko HAZn eta Ariz Dorrean.
- Stand informatiboa Eliza plazan apirilaren 29an, astelehena, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Web-galdetegia hurrengo estekaren bitartez:

Hautetsontziak:
Basozelai Gizarte Etxean, Arizgoitiko jubilatuen etxean, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Udal HAZ), ZirtZarten, Bidearten eta Marienean.

Stand informatiboa 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara:
- Maiatzak 15 (ostirala), Zortziko plazan.
- Maiatzak 18 (astelehena), Arizgoiti plazan.

AuzoEgin logotipoarekin postontziak:
Udaletxeko metro-sarreran, Gipuzkoa kaleko
igogailuan, Basozelaiko saskibaloi-kantxetan eta
Nagusia kaleko 8. zenbakiaren aurrean.

Web-galdetegia
- QR kodearen bidez
- Webgunean: https://ados.basauri.eus
Bildutako proposamenak aztertzen gaude