AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2025

Aurrekontua egiten parte hartu
Herritarren bozka gehien jaso zuten 4 proiektuak honako hauek dira:
Hauek dira lehentasun-jarduketa bozkatzeko aurten proposatu diren proiektuak:
- Zineforum bidezko dibulgazio-kanpaina, adinkeriari, nahi ez den bakardadeari eta adinekoen suizidioari buruzko gaiak lantzeko.
- Euskararen paisaia handitzea kalean, horma-irudien bidez
- Komun publiko berri bat instalatzea.
- Kultur etxeetarako liburuak erostea.
- Horma-irudi artistikoa egitea, asko ikusten den horma batean.
- Haur-parkeak hobetzeko jarduketak indartzea.
- Errepideetako zuloak konpontzeko eta asfaltatzeko lanak indartzea.
- Estalitako atsedenlekuak (bankuak) ugaritzea.
- Zebra-bideen ikuspena hobetzeko segurtasunelementuak instalatzea eta ibilgailuen abiadura kontrolatzea.
- Etxeko animaliekiko bizikidetzaren aldeko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpaina.
- Basauriko gune estrategikoetan bizikleta-garbitokiak jartzea
- ZirtZarten jolas-eskaintza eskaintza zabaltzea
- Lauza solteak edo hondatuak berrikusteko eta egokitzeko lanak indartzea.
- Catalunya kaleko adinekoen egoitzen ingurunea hobetzea.
- Adinekoentzako parke bioosasungarria jartzea.
- Jolas ludikoak instalatzea kanpoko igerilekuetan.
- Egoera txarrean dauden identifikazio-plakak aldatzea kaleetan.
- Udalerrian jaiak modu jasangarrian ospatzeko gida bat sortzea eta zabaltzea.
Aurten ere, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ekin diogu, eta jauzi handia egin dugu: oraingoan, proiektu eta ekintza zehatzak proposatu ditzakezu eta, ondoren, lehentasunezkotzat jotzen dituzunak hautatu.
- Ikuspen gutxiagoko puntuetan argiztapena hobetzea.
- Bankuekin eremu estaliak sortzea.
- Udalerriko espaloiak egokitzea eta errepideak asfaltatzea.
- Irisgarritasuna hobetzea espaloiak 0 kotara jaitsiz.

01. Fasea - Proposatzea
2024KO IRAILAREN 29RA ARTE Herritarrek proposamenak aurkeztea, 2024ko irailaren 29ra arte. Prozesuaren gidalerroak I. Faseko Liburuxka...
Informazio gehiago
02. Fasea - Aztertu eta lehenestea
Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei. 2025ko Aurrekontu...
Informazio gehiago
03. Fasea - Bozkatzea
Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko.
Informazio gehiago
04. Fasea - Gauzatzea
Hautatutako proposamenak 2025ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere.
Informazio gehiagoNor
Noiz
Nola
PRESENTZIALA
- Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen kokatutako HAZ
- Kultur etxeak, Artunduagako kiroldegia, Euskaltegia eta Marienea.
- Parte hartzeko postontziak, metro-ahoen eta Henan Cortes plazaren ondoan.
- Urtarrilaren 17an: Udala/Arizgoiti 11:00etatik 14:00etara eta "Los Burros" taldearekin 16:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilak 18: Solobarria plaza 16:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilak 19: Hernan Cortes plaza 11:00 etatik 14:00etara eta Arizko autobus geltokiaren atzean 16:00etatik 20:00etara.
ON LINE
Noiz
Zer
Proposamenak zehatzak izan behar dira, eta modu argian aurkeztuta egon behar dute. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:- Udalaren eskumeneko arloei lotutakoak, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direnak.
- Udalerriaren lurralde-oreka lehenetsi behar dute, eta interes orokorra, partikularraren gainetik.
- 50.000 €-ko kostua ez gainditzea proposamen bakoitzeko.
- Eremu pribatuei ez eragitea.
- Planifikatuta edo exekuzioan ez egotea.
- Ahal den neurrian, etorkizuneko gastu ekonomikoa ez eragitea.
Gainera, lehenetsiko dira:
- Arlo hauei loturiko proposamenak: gizartea, gazteria, adinekoak, kultura-hezkuntza, mugikortasun-irisgarritasuna eta aktibazio ekonomikoa.
- Obra txikiak egitea edo mantentze-lanak indartzea behar ez dituzten proposamenak (zeregin horiek beren prozesua dute aurrekontu parte-hartzaileetatik kanpo).
Nola
- Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea.
- Kultur etxeetan.
- Artunduagako kiroldegian.
- Udal Euskaltegian.
- Marienean.
- Parte hartzeko postontzietan: udaletxeko metrosarreretan; Los Burrosen; Solobarria plazan; Valentzia kalean, eta San Migeleko Hernán Cortés plazan.