AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2022
Aurrekontua egiten parte hartu
Herritarren bozka gehien jaso zuten 10 proiektuak honako hauek dira:
Aurten ere, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ekin diogu, eta jauzi handia egin dugu: oraingoan, proiektu eta ekintza zehatzak proposatu ditzakezu eta, ondoren, lehentasunezkotzat jotzen dituzunak hautatu.
- Udalerriko zuhaitz-eremuak zabaltzea eta basoberritzea, eta haietan ingurumen-sentsibilizaziorako panel hezitzaileak jartzea.
- Udalerriko parkeetan iturriak jartzea.
- Hurbileko produktuen azoka sortzea.
- Udalerrian bide-segurtasuna hobetzeko neurriak hartzea.
- Eskola-jolastokiak dinamizatzea, zuzendutako jarduerekin.
- Barandak jartzea, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko.
- Udal-eraikinetan eguzki-panel gehiago jartzea.
- Bizkotxalde parkean kirol-kantxa gehiago jartzea.
- Herritarrek erabiltzen dituzten udal-ekipamenduetan eta -lokaletan hobekuntzak egitea.
- Ludoteka, gaztegune eta kultura-guneetarako material ludikoa eta didaktikoa eskuratzea.
01. Fasea - Proposatzea
2021EKO EKAINAREN 30 BAINO LEHENAGO Herritarrei proposamenak aurkeztea. Proposamen baliogabeak zerendatik kendu dira, arrazoi hauengatik: Biztanleen erroldarekin kontrastatzeko behar den informazioa ez sartzeagatik. Pertsona ez dagoelako udalerrian erroldatuta edo 16 urte ez dituelako. Eduki...
Informazio gehiago02. Fasea - Aztertu eta lehenestea
2021EKO UZTAILEAN ETA ABUZTUAN Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei....
Informazio gehiago03. Fasea - Bozkatzea
2021EKO IRAILEAN Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko. III. Faseko Kartela III. Faseko...
Informazio gehiago04. Fasea - Gauzatzea
Hautatutako proposamenak 2022ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere. Prozesuaren emaitzaren txostena Proeiktuaren Fitxa. Udal-eraikinetan eguzki-panelen...
Informazio gehiagoNoiz
Zer
Proposamenak zehatzak izan behar dira, eta modu argian aurkeztuta egon behar dute. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:- Gehienez, 40.000 eurokoak izatea.
- Honako 6 jarduera-eremu hauekin lotuta egotea: gizartea; gazteria; adinekoak; kultura/hezkuntza; mugikortasuna/irisgarritasuna; suspertze ekonomikoa.
- Bideragarriak izatea teknika, zuzenbide eta ekonomiaren aldetik.
- Jasangarriak izatea ekonomia eta finantzen aldetik.
- Ondorengo ekitaldietako gastu ekonomikoa arriskuan ez jartzea.
- Diru-sarrera publikoei ez eragitea, eta ez ematea dirulaguntza edo laguntza ekonomikorik entitate publiko edo pribatuei.
- Interes orokorra lehenestea, interes partikularren gainetik.
- Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea.
- Jabetza pribatuko espazioei ez eragitea.
- Gaur egun planifikatuta edo gauzatze-fasean ez egotea.
Nola
- Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea.
- Kultur etxeetan.
- Artunduagako kiroldegian.
- Udal Euskaltegian.
- Marienean.
- Parte hartzeko postontzietan: udaletxeko metrosarreretan; Los Burrosen; Solobarria plazan; Valentzia kalean, eta San Migeleko Hernán Cortés plazan.