AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2023

Aurrekontua egiten parte hartu

Herritarren bozka gehien jaso zuten 10 proiektuak honako hauek dira:

Aurten ere, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ekin diogu, eta jauzi handia egin dugu: oraingoan, proiektu eta ekintza zehatzak proposatu ditzakezu eta, ondoren, lehentasunezkotzat jotzen dituzunak hautatu.

  1. Udalerriko zuhaitz-eremuak zabaltzea eta basoberritzea, eta haietan ingurumen-sentsibilizaziorako panel hezitzaileak jartzea.
  2. Udalerriko parkeetan iturriak jartzea.
  3. Hurbileko produktuen azoka sortzea.
  4. Udalerrian bide-segurtasuna hobetzeko neurriak hartzea.
  5. Eskola-jolastokiak dinamizatzea, zuzendutako jarduerekin.
  6. Barandak jartzea, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko.
  7. Udal-eraikinetan eguzki-panel gehiago jartzea.
  8. Bizkotxalde parkean kirol-kantxa gehiago jartzea.
  9. Herritarrek erabiltzen dituzten udal-ekipamenduetan eta -lokaletan hobekuntzak egitea.
  10. Ludoteka, gaztegune eta kultura-guneetarako material ludikoa eta didaktikoa eskuratzea.
Prozesuaren informazioa bukaerako txostenan...

01. Fasea - Proposatzea

PARTE HARTU 2022KO EKAINAREN 13TIK 26RA Herritarrei proposamenak aurkeztea. Proposamen baliogabeak zerendatik kendu dira, arrazoi hauengatik: Biztanleen erroldarekin kontrastatzeko behar den informazioa ez sartzeagatik. Pertsona ez dagoelako udalerrian erroldatuta edo 16 urte ez dituelako. Eduki...

02. Fasea - Aztertu eta lehenestea

2022KO UZTAILEAN ETA ABUZTUAN Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei.   Aurrekontu Parte-Hartzaileak 2023. Hurrengo...

03. Fasea - Bozkatzea

2022KO AZAROAN Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko.

04. Fasea - Gauzatzea

Hautatutako proposamenak 2023ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere.

Noiz

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da 2022ko ekainaren 13tik 26ra (egun hori barne).

Zer

Proposamenak zehatzak izan behar dira, eta modu argian aurkeztuta egon behar dute. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Udal-eskumeneko esparruekin zerikusia dutenak.
  2. Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta jasangarriak izan beharko dira.
  3. Interes orokorra interes partikularren gainetik lehenestea.
  4. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea.
  5. 50.000 euroko kostua ez gainditzea.
  6. Etorkizuneko gastu ekonomikoa ez konprometitzea.
  7. Jabetza pribatuko espazioei ez eragitea.
  8. Gaur egun planifikatuta edo gauzatze-fasean ez egotea.
Proposamenak honako toki hauetan jarritako hautetsontzietan aurkez ditzakezu:
  • Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea.
  • Kultur etxeetan.
  • Artunduagako kiroldegian.
  • Udal Euskaltegian.
  • Marienean.
  • Parte hartzeko postontzietan: udaletxeko metrosarreretan; Los Burrosen; Solobarria plazan; Valentzia kalean, eta San Migeleko Hernán Cortés plazan.