AUZOEGIN 2025


Egoera: Irekita
Datak: ekainaren 12tik ekainaren 22ra arte
Hobetuko al dugu batzen gaituena?
Basauriko Udalak AuzoEgin parte-hartze prozesuaren beste edizio bat jarri du abian, udalerriko gune bakoitzera hurbilduta, gure kaleak espazio erosoago eta atseginagoak bihurtzeko asmoz.
AuzoEginen egin ditzakezun proposamenak
Hobekuntza zehatzak izan behar dute San Migeleko kaleetan, hiri eta landa-ingurunean, irismen txikikoak (esku-hartze txikiak), udal-langileek (obra-brigadak) gauzatu ahal izango dituztenak. Ez da sartzen obra edo ekipamendu handirik egitea.
Proposamenak bildu ondoren, Udalak horiek baloratu, zehaztu eta hautatutako jarduerak gauzatuko ditu.
Prozesuaren informazioa bukaerako txostenan...
Nork har dezake parte?
16 urte edo gehiago dituen edozein pertsona, Basaurin erroldatuta dagoena
Nola helarazi zure proposamenak?
- Auzoan jarritako eta prozesuaren logotipoarekin identifikatutako postontziak: Ariz Dorrea, Lehendakari autobus-geltokia, Valentzia kaleko Metro geltokia, Katalunia kalea 52 eta Leon kalea (igogailuaren ondoan).
- Hautestontziak Udaletxeko HAZn eta Ariz Dorrean.
- Stand informatiboa Eliza plazan apirilaren 29an, astelehena, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Web-galdetegia hurrengo estekaren bitartez:

Hautetsontziak:
Taberna Nagusia, Kultur Etxea, Jubilatuen Etxea, Herritarren Arretarako Zerbitzua (Udal HAZ eta San Migelekoa).

Stand informatiboa 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara:
- Ekainaren 16an, astelehena, Pinceles parkean.
- Ekainaren 20an, ostirala, Hernán Cortés plazan.

AuzoEgin logotipoarekin postontziak:
Hernán Cortés plaza, Anbulatorioa, Finaga,
Kebrantabarriko autobus-lanzaderaren geltokia
eta Renfe geltokia.

Web-galdetegia
- QR kodearen bidez
- Webgunean: https://ados.basauri.eus

Bildutako proposamenak aztertzen gaude