PARTE-HARTZE BIDEZKO AURREKONTUAK 2026

Parte hartu aurrekontuan

Herritarren bozka gehien jaso zuten 7 proiektuak honako hauek dira:

Hauek dira lehentasun-jarduketa bozkatzeko aurten proposatu diren proiektuak:

  1. Gabonetako argiztapena hobetzea auzoetan.
  2. Bide publikoan rokodromo/boulder bat sortzea.
  3. Jolastokiak hobetzea eskoletan eta haurreskoletan.
  4. Euskararen paisaia handitzea horma-irudien bidez.
  5. Jolas-instalazioak igerilekuetan.
  6. Nerbioi ibaiertzak erribera birnaturalizatzea eta basoberritzea, bertako espezieak landatuta.
  7. Bide-segurtasuneko kanpaina, ''RESQUAR'' sorospen-etiketak erabiltzea sustatzeko.
  8. Maskoten jabeentzako kontzientziazio-kanpaina, animaliekin batera bizitzeari buruz.
  9. Udalerriko hainbat puntutan berdeguneak sortzea.
  10. Barandak jartzea, irisgarritasuna hobetzeko.
  11. Hilerriaren atzealdeko sarbideak hobetzea.
  12. Adinekoentzako gimnastika-gune berria jartzea eta daudenak hobetzea.
  13. Lerroan aparkatzeko edo, baterian aparkatuta, espaloia ez inbaditzeko elementuak jartzea.
  14. Banku iskiatikoak instalatzea (erdi-eserita atseden hartzeko aukera ematen dute).
  15. Basauriko kaleak izendatzen dituzten tokiko pertsonaiei balioa ematea, informazio-kartelak jarrita.
  16. Kantabria kaleko futbito eremua birmoldatzea.
  17. Udal-liburutegiak helduentzako nahiz haurrentzako liburu gehiagoz hornitzea.
  18. Horma-artearen bidez, udalerriko zenbait leku biziberritzea.

Proposamen berriak edo berritzaileak egin ditzakezu: ez da beharrezkoa udalak dagoeneko egiten dituen lanei lotuta egotea. Parte hartu, eta social antzokiko ikuskizunetatik aukeratzen duzun hartarako 2 sarreren zozketan sartuko zara (baldin badaude).
  1. Udalerriko hainbat gunetan berdegune berriak sortzea. 100.000 €
  2. Nerbioi ibaiaren erriberaren birnaturalizazioa eta basoberritzea, bertako espezieak landatuz. 25.000 €
  3. Ikastetxeetako eta haurreskoletako patioak hobetzea. 100.000 €
  4. Irisgarritasuna hobetzeko barandak instalatzea. 50.000 €
  5. Udal-liburutegiak helduentzako zein haurrentzako liburu gehiagorekin hornitzea. 25.000 €
  6. Maskotekin bizikidetza sustatzeko jabeentzako kontzientziazio-kanpaina. 25.000 €
  7. Adinekoentzako gimnasia-gune berri bat instalatzea eta lehendik daudenak hobetzea. 100.000 €
Prozesuaren informazioa bukaerako txostenan...

01. Fasea - Proposatzea

2025KO IRAILAREN 28RA ARTE Herritarrek proposamenak aurkeztea, 2025ko irailaren 28ra arte.   Prozesuaren gidalerroak   I. Faseko Liburuxka   Proposamen Zerrenda

02. Fasea - Aztertu eta lehenestea

Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei.   Proposamenen eta proiektuen txostena

03. Fasea - Bozkatzea

Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko.    III Faseko Liburuxka

04. Fasea - Gauzatzea

Hautatutako proposamenak 2026ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere.   Prozesuaren emaitza-txostena

Bidali dituzuen 616 auzo-proposamenak udaleko arlo teknikoetan aztertu dira, eta 18 proiektu lehenetsi dira, orain bozketara atera direnak.

Babes handiena lortzen dutenak, prozesurako esleitutako 400.000 euroko gehieneko zenbatekoa agortu arte, 2026ko udal-aurrekontuan sartuko dira.

Nor

Basaurin 16 urtetik gorako erroldatuek har dezakete parte bozketan.

Noiz

Botoa emateko epea abenduaren 14ra arte dago zabalik (14a barne).

Nola

PRESENTZIALA

Zure proiektuak bozka ditzakezu hautestontzietan:
  • Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen kokatutako HAZ
  • Kultur etxeak, Artunduagako kiroldegia, Euskaltegia eta Marienea.
  • Parte hartzeko postontziak, metro-ahoen eta Henan Cortes plazaren ondoan.
Informazio-karpak:
  • Abenduak 9: Arizgoiti 11:00etatik 14:00tara eta "Los Burros" 16:00etatik 20:00tara.
  • Abenduak 10: Solobarria plaza 16:00etatik 20:00tara
  • Abenduak 11: Hernan Cortes plaza 11:00etatik 14:00tara eta Arizko elizako plazan 16:00etatik 20:00tara.

ON LINE

ados.basauri.eus web orrialdean ere egin dezakezu.

Noiz

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da 2025ko irailaren 28rarte (egun hori barne).

Zer

Basauri hobetuko duten eta Udalak egin ditzakeen proiektu:

  • Gehienez 50.000€-koak.
  • Onuragarriak direnak herritar azkorentzat, ez bakarrarentzat.
  • Dagoeneko martxan edo planifikatuta ez daudenak.
  • Urtero dirua gastatzea eskatzen ez dutenak.
  • Aurreko urtean aukeratuak izan ez direnak.
  • Espazio pribatuei eragiten ez dietenak (lokalak, kaleak edo lorategi partikularrak).

Proposamen-motak

Lehentasuna ozango dute honako alor hauetakoek: 
  • Adinekoak.
  • Gazteak.
  • Kultura eta hezkuntza.
  • Irisgarritasuna eta mugikortasuna.
  • Tokiko ekonomia.
  • Gai sozialak.

Proposamen berriak edo berritzaileak egin ditzakezu: ez da beharrezkoa udalak dagoeneko egiten dituen lanei lotuta egotea. 

Nola hartu ahal duzu parte 

Aurrez aurre:

  • (HAZ) Udala eta San Migel.
  • Kultur etxeak, kiroldegia, Euskaltegia eta Marienea.
  • Postontziak metro ondoan eta Hernán Cortes plazan. 
  • Informazio-karpetan:
    • Asteazkena 24: Arizgoiti (goizez) eta "Los Burros" (arratsaldez).
    • Osteguna 25: Solobarria plaza (arratsaldez).
    • Ostirala 26: Hernan Cortes plaza (goizez) eta Arizko elizako plaza (arratsaldez).

Internet bidez: ados.basauri.eus webgunean.

Nork har dezake parte

Basaurin erroldatuta dagoen eta 16 urte edo gehiago dituen edonork.

PARTE HARTU, ETA SOCIAL ANTZOKIKO IKUSKIZUNETATIK AUKERATZEN DUZUN HARTARAKO 2 SARRERAEN ZOZKETAN SARTUKO ZARA (BALDIN BADAUDE)