AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2023
Aurrekontua egiten parte hartu
Herritarren bozka gehien jaso zuten 4 proiektuak honako hauek dira:
Aurten ere, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ekin diogu, eta jauzi handia egin dugu: oraingoan, proiektu eta ekintza zehatzak proposatu ditzakezu eta, ondoren, lehentasunezkotzat jotzen dituzunak hautatu.
- Ikuspen gutxiagoko puntuetan argiztapena hobetzea.
- Bankuekin eremu estaliak sortzea.
- Udalerriko espaloiak egokitzea eta errepideak asfaltatzea.
- Irisgarritasuna hobetzea espaloiak 0 kotara jaitsiz.
01. Fasea - Proposatzea
PARTE HARTU 2022KO EKAINAREN 13TIK 26RA Herritarrei proposamenak aurkeztea. Proposamen baliogabeak zerendatik kendu dira, arrazoi hauengatik: Biztanleen erroldarekin kontrastatzeko behar den informazioa ez sartzeagatik. Pertsona ez dagoelako udalerrian erroldatuta edo 16 urte ez dituelako. Eduki...
Informazio gehiago02. Fasea - Aztertu eta lehenestea
2022KO UZTAILEAN ETA ABUZTUAN Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei. Aurrekontu Part-Hartzaileak 2023. Hurrengo fasera pasatzen ez diren...
Informazio gehiago03. Fasea - Bozkatzea
2022KO AZAROAN Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko. III. Faseko Kartela III. Faseko...
Informazio gehiago04. Fasea - Gauzatzea
Hautatutako proposamenak 2023ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere. Prozesuaren emaitza-txostena Proiektuaren Fitxa. Udalerriko espaloiak egokitzea eta...
Informazio gehiagoNoiz
Zer
Proposamenak zehatzak izan behar dira, eta modu argian aurkeztuta egon behar dute. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:- Udal-eskumeneko esparruekin zerikusia dutenak.
- Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta jasangarriak izan beharko dira.
- Interes orokorra interes partikularren gainetik lehenestea.
- Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea.
- 50.000 euroko kostua ez gainditzea.
- Etorkizuneko gastu ekonomikoa ez konprometitzea.
- Jabetza pribatuko espazioei ez eragitea.
- Gaur egun planifikatuta edo gauzatze-fasean ez egotea.
- Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea.
- Kultur etxeetan.
- Artunduagako kiroldegian.
- Udal Euskaltegian.
- Marienean.
- Parte hartzeko postontzietan: udaletxeko metrosarreretan; Los Burrosen; Solobarria plazan; Valentzia kalean, eta San Migeleko Hernán Cortés plazan.