PARTE-HARTZE BIDEZKO AURREKONTUAK 2024
Aurrekontua egiten parte hartu
Herritarren bozka gehien jaso zuten 6 proiektuak honako hauek dira:
Hauek dira lehentasun-jarduketa bozkatzeko aurten proposatu diren proiektuak:
- Herritarrek kultur etxeetan erabiltzeko ordenagailuak.
- Entsegu-aretoei ekipamendu handiagoa ematea.
- Kontzertu handi baten programazioa kalean.
- Aire zabalean kirola egiteko instalazioak handitzea.
- "Ospearen pasealekua", Herriko Taldeen kuadrilla bakoitzak lurrean izar bat duela.
- Atletismo pistako materialak erosi eta berritzea eta pista berriz pintatzea.
- Adinekoen jardueretarako lokalak hobetzea.
- Hiri-baratzeak sortzea.
- Berdeguneak handitzea, baso autoktonoa sortuz.
- Txakurren aisialdirako guneak egokitzea.
- Espaloietan mutxardatzeko lanak gehitzea, irristagaitzak izan ez daitezen.
- Espaloiak handitzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Espaloietan baldosak konpontzeko lanak areagotzea.
- Komun publiko berri bat instalatzea.
- Irisgarritasun zaileko eremuetan barandak jartzen jarraitzea.
- Udalerriko argiztapena hobetzea.
- Bideetako seinale horizontalen mantentzelanak indartzea.
- Errepideak asfaltatzeko lanak sendotzea.
Aurten ere, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ekin diogu, eta jauzi handia egin dugu: oraingoan, proiektu eta ekintza zehatzak proposatu ditzakezu eta, ondoren, lehentasunezkotzat jotzen dituzunak hautatu.
- Espaloietan mutxardatzeko lanak gehitzea, irristakorrak izan ez daitezen. 25.000€
- Berdeguneak handitzea, baso autoktonoa sortuz. 25.000€
- Udalerriko argiztapena hobetzea. 10.000€
- Adinekoen jardueretarako lokalak hobetzea. 100.000€
- Espaloietan baldosak konpontzeko lanak areagotzea. 100.000€
- Aire zabalean kirola egiteko instalazioak handitzea. 50.000€
01. Fasea - Proposatzea
2023KO IRAILAREN 24RA ARTE Herritarrei proposamenak aurkeztea. Proposamen baliogabeak zerendatik kendu dira, arrazoi hauengatik: Biztanleen erroldarekin kontrastatzeko behar den informazioa ez sartzeagatik. Pertsona ez dagoelako udalerrian erroldatuta edo 16 urte ez dituelako. Eduki difamatzaileak...
Informazio gehiago
02. Fasea - Aztertu eta lehenestea
Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei. 2024ko Aurrekontu...
Informazio gehiago
03. Fasea - Bozkatzea
Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko. III. Faseko Liburuxka
Informazio gehiago
04. Fasea - Gauzatzea
Hautatutako proposamenak 2024ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere....
Informazio gehiagoNor
Noiz
Nola
PRESENTZIALA
- Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen kokatutako HAZ
- Kultur etxeak, Artunduagako kiroldegia, Euskaltegia eta Marienea.
- Parte hartzeko postontziak, metro-ahoen eta Henan Cortes plazaren ondoan.
- Urtarrilaren 17an: Udala/Arizgoiti 11:00etatik 14:00etara eta "Los Burros" taldearekin 16:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilak 18: Solobarria plaza 16:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilak 19: Hernan Cortes plaza 11:00 etatik 14:00etara eta Arizko autobus geltokiaren atzean 16:00etatik 20:00etara.
ON LINE
Noiz
Zer
Proposamenak zehatzak izan behar dira, eta modu argian aurkeztuta egon behar dute. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:- Udal-eskumeneko esparruekin zerikusia dutenak.
- Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta jasangarriak izan beharko dira.
- Interes orokorra interes partikularren gainetik lehenestea.
- Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea.
- 50.000 euroko kostua ez gainditzea.
- Etorkizuneko gastu ekonomikoa ez konprometitzea.
- Jabetza pribatuko espazioei ez eragitea.
- Gaur egun planifikatuta edo gauzatze-fasean ez egotea.
- Araudiaren aurkakoa ez izatea, eta eduki iraingarria edo diskriminatzailea ez izatea.
- Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea.
- Kultur etxeetan.
- Artunduagako kiroldegian.
- Udal Euskaltegian.
- Marienean.
- Parte hartzeko postontzietan: udaletxeko metrosarreretan; Los Burrosen; Solobarria plazan; Valentzia kalean, eta San Migeleko Hernán Cortés plazan.