AUZOEGIN 2024

Egoera: Itxita

Datak: apirilaren 19tik maiatzaren 5era arte

Auzoa hobetzen lagunduko diguzu?

Basauriko Udalak herritarren partaidetzarako AuzoEgin prozesu berri bat jarri du abian, auzo bakoitzera hurbildu nahi duena, gure kaleak espazio erosoago eta atseginago bihurtuko dituzten hobekuntzei ekiteko

AuzoEginen egin ditzakezun proposamenak

Hobekuntza zehatzak izan behar dute Ariz auzoan, irismen txikikoak (esku-hartze txikiak), udal-langileek egin ditzaketenak (obra-brigadak). Ez da sartzen obra edo ekipamendu handirik egitea.

Proposamenak jaso ondoren, Udalak adostutako jarduerak baloratu, zehaztu eta gauzatuko ditu, eta, azkenik, egin diren ekintzen laburpen bat bidaliko du auzoko etxeetara.

Prozesuaren informazioa bukaerako txostenan...

Nork har dezake parte?

16 urte edo gehiago dituen edozein pertsona, Basaurin erroldatuta dagoena

Nola helarazi zure proposamenak?

  • Auzoan jarritako eta prozesuaren logotipoarekin identifikatutako postontziak: Ariz Dorrea, Lehendakari autobus-geltokia, Valentzia kaleko Metro geltokia, Katalunia kalea 52 eta Leon kalea (igogailuaren ondoan).
  • Hautestontziak Udaletxeko HAZn eta Ariz Dorrean.
  • Stand informatiboa Eliza plazan apirilaren 29an, astelehena, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Web-galdetegia hurrengo estekaren bitartez:

Bildutako proposamenak aztertzen gaude

01. Fasea - Proposatzea

2023KO IRAILAREN 24RA ARTE Herritarrei proposamenak aurkeztea. Proposamen baliogabeak zerendatik kendu dira, arrazoi hauengatik: Biztanleen erroldarekin kontrastatzeko behar den informazioa ez sartzeagatik. Pertsona ez dagoelako udalerrian erroldatuta edo 16 urte ez dituelako. Eduki difamatzaileak...

02. Fasea - Aztertu eta lehenestea

Udal arloek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, eta lehentasuna emango diete ezarritako baldintzak gehien betetzeagatik bozka daitezkeenei.   2024ko Aurrekontu...

03. Fasea - Bozkatzea

Herritarrek botoa emango dute, aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko.   III. Faseko Liburuxka

04. Fasea - Gauzatzea

Hautatutako proposamenak 2024ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira, gauzatu ahal izateko. Udalak prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu, baita, aldianaldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapenak ere....

Bidali dituzuen 596 auzo-proposamenak udaleko arlo teknikoetan aztertu dira, eta 18 proiektu lehenetsi dira, orain bozketara atera direnak.

Babes handiena lortzen dutenak, prozesurako esleitutako 400.000 euroko gehieneko zenbatekoa agortu arte, 2024ko udal-aurrekontuan sartuko dira.

Nor

Basaurin 16 urtetik gorako erroldatuek har dezakete parte bozketan.

Noiz

Botoa emateko epea urtarrilaren 28ra arte dago zabalik (28a barne).

Nola

PRESENTZIALA

Zure proiektuak bozka ditzakezu hautestontzietan:
  • Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen kokatutako HAZ
  • Kultur etxeak, Artunduagako kiroldegia, Euskaltegia eta Marienea.
  • Parte hartzeko postontziak, metro-ahoen eta Henan Cortes plazaren ondoan.
Informazio-karpak:
  • Urtarrilaren 17an: Udala/Arizgoiti 11:00etatik 14:00etara eta "Los Burros" taldearekin 16:00etatik 20:00etara.
  • Urtarrilak 18: Solobarria plaza 16:00etatik 20:00etara.
  • Urtarrilak 19: Hernan Cortes plaza 11:00 etatik 14:00etara eta Arizko autobus geltokiaren atzean 16:00etatik 20:00etara.

ON LINE

ados.basauri.eus web orrialdean ere egin dezakezu.

Noiz

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da 2023ko irailaren 7tik 24ra (egun hori barne).

Zer

Proposamenak zehatzak izan behar dira, eta modu argian aurkeztuta egon behar dute. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Udal-eskumeneko esparruekin zerikusia dutenak.
  2. Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta jasangarriak izan beharko dira.
  3. Interes orokorra interes partikularren gainetik lehenestea.
  4. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea.
  5. 50.000 euroko kostua ez gainditzea.
  6. Etorkizuneko gastu ekonomikoa ez konprometitzea.
  7. Jabetza pribatuko espazioei ez eragitea.
  8. Gaur egun planifikatuta edo gauzatze-fasean ez egotea.
  9. Araudiaren aurkakoa ez izatea, eta eduki iraingarria edo diskriminatzailea ez izatea.
Proposamenak honako toki hauetan jarritako hautetsontzietan aurkez ditzakezu:
  • Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea.
  • Kultur etxeetan.
  • Artunduagako kiroldegian.
  • Udal Euskaltegian.
  • Marienean.
  • Parte hartzeko postontzietan: udaletxeko metrosarreretan; Los Burrosen; Solobarria plazan; Valentzia kalean, eta San Migeleko Hernán Cortés plazan.