ABISUA
Zarataren aurkako Ekintza Planaren Prozesu Parte-hartzailea
Apirilaren 26tik, ostirala, 14:00etatik, apirilaren 29ra, astelehena, udal webgune batzuk gelditu egingo dira mantentze-lanak egin ahal izateko. Geldialdiak honako hauei eragingo die:
- Egoitza elektronikoa (sede.basauri.eus)
- Herritarren karpeta
- Zerga Bulego Birtuala
- Kultur etxeen webgunea (kultur.basauri.eus)
- Zirt Zart (zirtzart.basauri.eus)
- Berdintasuneko webgunea (berdintasuna.basauri.eus)
- Social Antzokiaren webgunea (socialantzokia.eus)
- Bono Basauri webgunea (bono.basauri.eus)
Barkatu eragozpenak
Hauek dira lehentasun-jarduketa bozkatzeko aurten proposatu diren proiektuak:
- Herritarrek kultur etxeetan erabiltzeko ordenagailuak.
- Entsegu-aretoei ekipamendu handiagoa ematea.
- Kontzertu handi baten programazioa kalean.
- Aire zabalean kirola egiteko instalazioak handitzea.
- "Ospearen pasealekua", Herriko Taldeen kuadrilla bakoitzak lurrean izar bat duela.
- Atletismo pistako materialak erosi eta berritzea eta pista berriz pintatzea.
- Adinekoen jardueretarako lokalak hobetzea.
- Hiri-baratzeak sortzea.
- Berdeguneak handitzea, baso autoktonoa sortuz.
- Txakurren aisialdirako guneak egokitzea.
- Espaloietan mutxardatzeko lanak gehitzea, irristagaitzak izan ez daitezen.
- Espaloiak handitzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Espaloietan baldosak konpontzeko lanak areagotzea.
- Komun publiko berri bat instalatzea.
- Irisgarritasun zaileko eremuetan barandak jartzen jarraitzea.
- Udalerriko argiztapena hobetzea.
- Bideetako seinale horizontalen mantentzelanak indartzea.
- Errepideak asfaltatzeko lanak sendotzea.
Parte-hartzea Gobernu Irekiaren oinarrietako bat da
Gobernu Irekiak herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzen du politika publikoen eraketan. Herritarrek bizitza publikoan eta politikoan parte hartzeak abantaila ugari dakartza, besteak beste:
- Agenda publikoan sartzeko interesak eta ideiak azaleratzen ditu.
- Herritarren ezagutza eta esperientzia bideratzen eta aprobetxatzen ditu herria hobetzeko.
- Erakundeen erabakien zilegitasuna indartzen du.
- Sistema demokratikoa sendotzen du.
- Herritarren konpromiso handiagoa lortzen du ongizate komunitarioarekin.
- Politika publikoen eraginkortasuna handitzen du eta emaitzak hobetzen ditu.

Últimas noticias
Proyecto BBK BEHARI
BBK Behari integra las posibilidades tecnológicas y la capacidad protectora de la comunidad para...
Leer más
Consecuencias del Cambio Climático en Basauri
Fecha de publicación: 19 de Mayo de 2021 Por Decreto de Alcaldía nº 1735/2021, de 7 de mayo de...
Leer más
Zonas de protección acústica
El Ayuntamiento de Basauri abre un proceso participativo para determinar en qué zonas del...
Leer más