Egoera: Itxita
Datak: uztailaren 28ra arte
Basauriko Udalak hasierako onespena eman zion motordun ibilgailuentzako hornidura-instalazioak jartzeari buruzko Plan Bereziari, 2021eko maiatzaren 5ean.
Ordea, plan horri behin betiko onespena eman aurretik, Udalak beharrezko eta egokitzat jo du herritarrek parte hartzeko izapide bat irekitzea, alegazio-izapidetik aparte.
Izapide horren helburua da bi hilabeteko epean (uztailaren 28ra arte) edonork aurkeztu ahal izatea bere informazioa, ezagutzak, arazoak eta eskaerak, iritziak, jarrerak eta ikuspegia, Basaurin motordun ibilgailuentzako hornidura-instalazioak jartzeari buruz araututakoaren gainean.
Horretarako, Udalak honako dokumentu hauek jartzen ditu zure esku: hemen.
Zure ekarpenak aurkezteko:
- Aurrez aurre: Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan (aurretiko hitzorduarekin)
- Interneten bidez: Udal egoitza elektronikoan.