Egoera: itxita

Datak: 2022ko otsailaren 22tik martxoaren 3ra arte

San Fausto plaza berria pentsatuta dago basauritarren aisia-denborarako eta baita gizarte-xedeetarako ere, hala nola herri-ekitaldiak, kulturalak, kirol-arloak, etab. Horixe da proposatutako hiru diseinuek abiapuntu duten premisa, eta plazaren bi eremuak lotzen dituzte, elkarren artean eta baita ertzeekin ere, bereziki tren-geltokiarekin.

Bozkatzeko bi aukera daude:

  • Online: ados.basauri.eus webgunean.
  • Presentzialki: Kultur etxeetan eta beste udal eraikin batzuetan bozketa-liburuxka jaso eta hor bertan edo udalerriko hainbat tokitan dauden postontzietan bozkatu.


  Prozesuaren gidalerroen dekretua
  Emaitzen txostena
  Liburuxka

Egoera: Itxita

Datak: 2024ko otsailaren 08tik otsailaren 25era arte

Pozokoetxeko parke berria basauritarren aisialdirako eta egonaldirako gune gisa pentsatuta dago, baita oinezkoentzako ibilbideen fluxuak elkartzen dituen gune gisa ere, inguruko auzoak elkartzeko eta elkar gerturatzeko. Gainera, gune honek gizarte-helburuei erantzuten die herri-ekitaldiak, kultura-ekitaldiak, kirol-ekitaldiak eta abar egiteko. Proposatutako hiru diseinuak premisa horretatik abiatzen dira, Bidebietako tren geltokiarekin ahalik eta konexio onena lortuaz Lehendakari Aguirre kalean, trenaren ibilbide-taularen azpian.

Bozkaketan lortu diren emaitzak honako hauek izan dira:

  • Basoa: 721 bozka
  • Yin eta Yang: 173 bozka
  • Trenbide zabalgunea: 79 bozka

Proposamenen bozkaketa era hauetara egin daiteke:

  • Online: egoitza elektronikoan.
  • Presentzialki: Kultur etxeetan eta beste udal eraikin batzuetan bozketa-liburuxka jaso eta hor bertan edo udalerriko hainbat tokitan dauden postontzietan bozkatu.

  Prozesuaren jarraibideak

  Liburuxka

  Prozesuaren emaitzak

Egoera: Itxita

Datak: apirilaren 26a arte

Basauriko Udala zarataren aurkako Ekintza Plana egiten ari da datozen urteetarako. Plan horren helburua udalerriko kalitate akustikoa hobetzeko jarduketa-ildoak ezartzea da.

Zarataren balio subjektiboa dela eta, ezinbestekotzat jotzen dugu Basauriko biztanleen pertzepzioari erreparatzea. Horregatik, eskertuko genizuke 5 minutu ematea galdetegi hau betetzen, horrela zure eskaerei erantzun hobea eman ahal izango diegu.

Galdetegia online bakarrik bete daiteke, hurrengo estekaren bitartez:

Galdetegia

Egoera: Itxita

Datak: martxoaren 4tik martxoaren 13ra arte

Basauriko Udala Energia Jarduketarako Plan Orokorra prestatzen ari da, Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzko 4/2019 Legeari erantzuteko eta Udalean bertan trantsizio energetikoari aurre egiteko.

Gure Udalaren erronketako bat klimatikoki neutroa den administrazioa lortzea da, eta, horretarako, berebiziko garrantzia du energia aurrezteko, eraginkortasun energetikoa bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatu eta ezartzeko neurriak hartzeak.

Behin betiko onartu aurretik, beharrezkotzat eta egokitzat jo da herritarren iritzia ezagutzeko parte-hartze prozesu bat irekitzea, Basauriko Udalak udalerriaren jasangarritasun energetikoaren alde egin ditzakeen ahaleginak nola egin ditzakeen jakiteko.

Honetarako galdetegi bat prestatu da. Galdetegi hau bete daiteke:

  • Online: egoitza elektronikoan.
  • Presentzialki: galdetegia bete eta HAZ-en eman.

  Galdetegia

Egoera: Itxita

Datak: ekainaren 27tik uztailaren 8ra arte

Basauriko Udalak zerbitzu berri bat eskainiko die 65 urtetik gorako basauriarrei: adinekoentzako eguneko arreta. Koordainketari lotutako zerbitzua da.

Aldi baterako edo modu iraunkorrean erabiltzen den zerbitzua da, arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonei arreta eskaintzen diena (23-24 puntu MBBn, Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan) edo I. mailako mendekotasun-egoeran daudenei, baldin eta MBBn 25 eta 39 puntu artean lortu badituzte, edo zerbitzu horren bidez artatzeko modukoak badira, preskripzio teknikoaren arabera.

Zerbitzu horiek gailu bat jartzen dute pertsonen eskura, intentsitate txikiko laguntza eskaintzen zaien egunean bertara joateko, haien arreta-premia espezifikoei lotuta, eta honako helburu hauek ditu:

  • Isolamendu sozialeko egoerak konpentsatzea.
  • Pertsonen autonomiari eusten laguntzea.
  • Beren ohiko bizi-ingurunean irauten eta sozializatzen laguntzea.

Eguneko Arreta Zerbitzuan gizarte-zerbitzuak emango dira, hala nola, informazioa, jarraipen-balorazioa, esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala, gizarte-laguntza eta garraio egokitua, hala badagokio. Baita izaera osagarriko beste batzuk ere, hala nola, mantenua eta higiene pertsonala, hala badagokio.

Helburu horrekin, "Eguneko Arreta Zerbitzuaren Erregelamendua" onartzeko beharrezko izapideak hasi dira. Araudi hori ahalik eta modu egokienean onartu ahal izateko, iragarki hau Basauriko web atarian argitaratzen dugu, herritarrek horren inguruan duzuen iritzia eman dezazuen.

Aurkeztutako iradokizun guztiak aztertu eta baloratuko dira, eta egokitzat jotzen direnak gehituko zaizkio erregelamendu-proiektuari. Web orriaren bidez balorazio horren emaitzaren berri emango da.

Erregelamendu honen inguruko ekarpenak online egoitza elektronikoan jasoko dira, hurrengo estekaren bitartez:

Ekarpena egin