Egoera: Itxita

Datak: ekainaren 27tik uztailaren 8ra arte

Basauriko Udalak zerbitzu berri bat eskainiko die 65 urtetik gorako basauriarrei: adinekoentzako eguneko arreta. Koordainketari lotutako zerbitzua da.

Aldi baterako edo modu iraunkorrean erabiltzen den zerbitzua da, arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonei arreta eskaintzen diena (23-24 puntu MBBn, Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan) edo I. mailako mendekotasun-egoeran daudenei, baldin eta MBBn 25 eta 39 puntu artean lortu badituzte, edo zerbitzu horren bidez artatzeko modukoak badira, preskripzio teknikoaren arabera.

Zerbitzu horiek gailu bat jartzen dute pertsonen eskura, intentsitate txikiko laguntza eskaintzen zaien egunean bertara joateko, haien arreta-premia espezifikoei lotuta, eta honako helburu hauek ditu:

  • Isolamendu sozialeko egoerak konpentsatzea.
  • Pertsonen autonomiari eusten laguntzea.
  • Beren ohiko bizi-ingurunean irauten eta sozializatzen laguntzea.

Eguneko Arreta Zerbitzuan gizarte-zerbitzuak emango dira, hala nola, informazioa, jarraipen-balorazioa, esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala, gizarte-laguntza eta garraio egokitua, hala badagokio. Baita izaera osagarriko beste batzuk ere, hala nola, mantenua eta higiene pertsonala, hala badagokio.

Helburu horrekin, "Eguneko Arreta Zerbitzuaren Erregelamendua" onartzeko beharrezko izapideak hasi dira. Araudi hori ahalik eta modu egokienean onartu ahal izateko, iragarki hau Basauriko web atarian argitaratzen dugu, herritarrek horren inguruan duzuen iritzia eman dezazuen.

Aurkeztutako iradokizun guztiak aztertu eta baloratuko dira, eta egokitzat jotzen direnak gehituko zaizkio erregelamendu-proiektuari. Web orriaren bidez balorazio horren emaitzaren berri emango da.

Erregelamendu honen inguruko ekarpenak online egoitza elektronikoan jasoko dira, hurrengo estekaren bitartez:

Ekarpena egin