Egoera: itxita

Datak: maiatzaren 22ra arte

Ekin dio Udalak “Erabilera publikoko berdeguneak eta herriko arboladia kudeatzeko Ordenantza” onesteko prozesuari. Horren harira, testua ahalik eta modu egokienean onetsi ahal izateko, iragarki hau argitaratzen dugu Basauriko Udalaren web atarian, herritarrok zuen iritzia eman ahal izateko.

Basauriko Udalak beharrezkoa ikusi du berdegune publikoen kudeaketa eta herriko arboladia arautzea, eta, horrekin batera, udalerriko aisiarako eremuak erabiltzeko arauak ere finkatzea.

Udalak irizpideak ezarri nahi ditu honako hauetarako:

  1. Berdeguneak hirigintza-jarduketa eta -proiektuetan sartzeko, eta obretan zehar arbolak eta belarkiak babesteko.
  2. Berdeguneak eta bertako landareak babestu eta zaintzeko, babestu beharreko landarediaren katalogo baten bitartez.
  3. Parke eta lorategietan itzala handitzeko, eta bankuak eta bestelako elementuak itzalgune horien arabera berrantolatzeko.
  4. Aisiarako eremuak erabiltzeko arauak finkatzeko, gune horien erabilpena bateragarria izan dadin lasaitasunarekin eta bertako natura-balioak mantentzearekin.

Helburu horiek guztiak aintzat hartuta ekin dio Udalak “Erabilera publikoko berdeguneak eta herriko arboladia kudeatzeko Ordenantza” onesteko prozesuari. Horren harira, testua ahalik eta modu egokienean onetsi ahal izateko, iragarki hau argitaratzen dugu Basauriko Udalaren web atarian, herritarrok zuen iritzia eman ahal izateko.

Aurkezten dizkiguzuen iradokizun guztiak aztertu eta baloratuko ditugu; eta, egoki iritzitakoak, ordenantza-proiektuan jasoko ditugu. Webgunean emango dugu egindako balorazioen berri.