Egoera: Itxita
Datak: ekainaren 27tik uztailaren 8ra arte
Basauriko Udalak zerbitzu berri bat eskainiko die 65 urtetik gorako basauriarrei, adinekoentzako ostatua, etxebizitza komunitarioaren modalitatean. Koordainketari lotutako zerbitzua da.
Zerbitzu honek ostatua, egonaldi luzekoa edo iraunkorra – edo, salbuespen gisa, aldi baterakoa ematen du. Intentsitate txikiko zerbitzua da, eta langileen laguntza du. Mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago (I. gradua), eta baldintza hauek bete behar dituzte:
- a) erreferentziako profesionalaren balorazioaren arabera, ostatu-alternatiba bat behar dute, egonaldi luzekoa edo iraunkorra (edo, salbuespenez, aldi baterakoa), ostatu-aukera egokirik ez dutelako, irisgarritasun- eta/edo bizigarritasun-baldintzetan, eta/edo bizikidetza- edo bakardade-arazoak dituztelako (gizarte-isolamendua);
- b) intentsitate txikiko laguntzak behar dituzte harreman-trebetasunak mantendu edo garatzeko, beren bizitza autonomoa komunitate-ingurunean egin ahal izateko, eta, hala badagokio, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko.
Honako helburu hauek ditu:
- a) Erabiltzaileak komunitatean egon daitezen erraztea.
- b) Autonomia pertsonala hobetzea, mantentzea eta/edo autonomiaz moldatzea ahalbidetzen duten trebetasunak eta gaitasunak hondatzea prebenitzea.
- c) Isolamendu-egoerak saihestea.
- d) Segurtasun-sentimendua bultzatzea.
Etxebizitza komunitarioko zerbitzuan gizarte-zerbitzuak emango dira, hala nola, segimenduaren balorazioa, bitartekotza-bitartekaritza, gizarte-laguntza, laguntza pertsonala, hala badagokio, etxeko arreta, hala badagokio, tutoretza eta gainbegiratzea. Baita izaera osagarriko beste batzuk ere, hala nola, mantenua, garbiketa eta garbitegia, hala badagokio.
Helburu horrekin, "Etxebizitza Komunitarioen Zerbitzuaren Erregelamendua" onartzeko beharrezko izapideak hasi dira. Araudi hori ahalik eta modu egokienean onartu ahal izateko, iragarki hau Basauriko web atarian argitaratzen dugu, herritarrek horren inguruan duzuen iritzia eman dezazuen.
Aurkeztutako iradokizun guztiak aztertu eta baloratuko dira, eta egokitzat jotzen direnak gehituko zaizkio erregelamendu-proiektuari. Web orriaren bidez balorazio horren emaitzaren berri emango da.
Erregelamendu honen inguruko ekarpenak online egoitza elektronikoan jasoko dira, hurrengo estekaren bitartez:
Egoera: itxita
Datak: maiatzaren 22ra arte
Ekin dio Udalak “Erabilera publikoko berdeguneak eta herriko arboladia kudeatzeko Ordenantza” onesteko prozesuari. Horren harira, testua ahalik eta modu egokienean onetsi ahal izateko, iragarki hau argitaratzen dugu Basauriko Udalaren web atarian, herritarrok zuen iritzia eman ahal izateko.
Egoera: Itxita
Datak: uztailaren 28ra arte
Basauriko Udalak hasierako onespena eman zion motordun ibilgailuentzako hornidura-instalazioak jartzeari buruzko Plan Bereziari, 2021eko maiatzaren 5ean.
Egoera: itxita
Datak: maiatzaren 20ra arte
Basauriko Udalak prozesu parte-hartzaile bati ekin dio, zehazteko udalerriko zein eremuri eman lehentasuna, zaratatik babesteko esku-hartzeei dagokienez.