Babes_akustiko_bereziko_eremuak_lehenesteko_parte-hartze_prozesua_Prozesuaren_laburpena_eta_emaitzak.pdf

Egoera: itxita

Datak: maiatzaren 20ra arte

Basauriko Udalak prozesu parte-hartzaile bati ekin dio, zehazteko udalerriko zein eremuri eman lehentasuna, zaratatik babesteko esku-hartzeei dagokienez.

Basauriko Udalak prozesu parte-hartzaile bat abiarazi du, erabakitzeko Basauriko zein eremuri eman lehentasuna, babes akustikoko esku-hartzeei dagokienez. Prozesua aurrera eramateko, lineako galdetegi bat jarri du Udalak herritarren esku, basauriarrek esan dezaten, beren ustez, bertan jasotako irizpide bakoitza zein mailatan hartu behar den kontuan, eremuak lehenesterakoan. Maiatzaren 5etik 20ra egongo da zabalik epea galdetegia erantzuteko. Galdetegia, dena dela, prozesu parte-hartzailearen lehenengo fasea baino ez da izango. Gero, ekainean, emaitzak aztertuko dituzte Jasangarritasun Kontseiluan, esku-hartzeen hurrenkera adosteko —hau da, babes akustiko bereziko eremu izango direnen (BABE) zerrenda egiteko, beren hurrenkeraren arabera—.

2018ko maiatzean, Zarataren Aurkako Basauriko Plana onetsi zuen Basauriko Udalbatzak. Bertan, ondorengo urteetarako neurriak jaso zituzten, aurreikusitako kostu eta onurak zehaztu zituzten, eta plana garatzen parte hartuko zuten agenteak eta gutxi gorabeherako kronograma finkatu zituzten. Era berean, joan den otsailean, Udalbatzak Basauriko Zarataren Mapa berrikustea adostu zuen. Plana definitzeko eta etorkizunean aplikatzeko, aintzat hartu ziren Basaurin garatzen eta denboran zehar gauzatuz doazen udal programak eta planak; hain zuzen ere, zaratarekin eta Basauriko zarataren kalitatea hobetzearekin zerikusia dutenak. Hala nola: Agenda 21eko Tokiko Ekintza Plana; Basauriko Mugikortasun Jasangarrirako Plana; HAPOaren berrikusketa; Espazio Publikoaren Ordenantza eta abar.