Basauriko Udalaren Euskara Saria

Egoera: Irekita

Datak: azaroaren 3tik 20ra

Basauriko Udalak Euskara Saria jarri du martxan!

Bada garaia gurean euskararen erabilera babestu, sustatu eta zabaltzeko lanean nabarmendu diren erakunde, elkarte eta norbanakoen lana aitortu eta ikusarazteko.

Basauriko Udalak Euskara Saria jarri du martxan!

Bada garaia gurean euskararen erabilera babestu, sustatu eta zabaltzeko lanean nabarmendu diren erakunde, elkarte eta norbanakoen lana aitortu eta ikusarazteko.

Euskarari bultzada emateko modu asko daude, bakoitza bere esparru eta neurrian.

Zure inguru hurbilean, nork ematen dio hauspoa euskarari?

Aurkeztu zure proposamena!!!

Nor izan daiteke hautagai?

Saria jaso dezaketenak Basaurin jaioak, bertan bizi direnak edota euren jarduera nagusia herrian dutenak izan behar dira, honako kategoria hauetan:

  • Norbanakoak.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak: kirol edo kultur taldeak eta kolektiboak.
  • Entitateak: dendak, ostalaritza-establezimenduak, ikastetxeak, etab.

Oharra: norberak ezin du bere burua proposatu.

Nork aurkez ditzake proposamenak?

  • Basaurin erroldatutako edozein herritarrek.
  • Basaurin erregistratutako edozein elkarte edo taldek.
  • Herriko euskaltegi eta ikastetxeek.

Zer baloratuko da saria emateko orduan?

  • Hautagaiak euskararen alde egindako ibilbidea.
  • Ibilbide horrek herritarrengan eta bizitza sozialean izandako inpaktua.
  • Euskararen erabilera sustatu izana.
  • Euskara eremu berrietara zabaldu izana.
  • Euskal komunitatearentzat erreferente bihurtu izana.
  • Euskara jatorri ezberdinetako pertsonei hurbiltzen ahalegindu izana.

Zer urrats ditu prozesuak?

  1. Bidali zure proposamena.
  2. Proposamen guztiak epaimahai batek baloratuko ditu, aurreko puntuan adierazitako irizpideen arabera. Hautagai bakoitzak jasotzen duen proposamen kopurua ez da, inola ere, Epaimahaiaren balorazio-irizpidetzat hartuko.
  3. Epaimahaiak hiru hautagai aurkeztuko ditu, mahaiburuak horien artean saritua erabaki dezan.
  4. Horren guztiaren berri emango da abenduaren 3an egingo den ekitaldi publikoan, hain zuzen ere, "Euskararen Gala"n.

Proposamenak nola eta non aurkeztu?

Internet bidez: aurkeztu zure proposamena hurrengo estekan:

Aurkeztu zure proposamena

Aurrez aurre: Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Kareaga Goikoa 52.

Zure ekarpena ezinbestekoa da gure hizkuntza indartzeko, biziberritzeko eta kaleak zein ingurune digitalak euskaraz betetzeko!